Select Page

Nire izena Gorka Ventura da, 19 urte ditut, Harrobia Ikastolako Egokitzapen Fisikoko ikaslea naiz eta Mungiako kiroldegian nabil praktiketan. Martxoaren lehenengo astean hasi nintzen eta egiten ditudan ekintzak honako hauek dira: batetik, klase gidatuak, spinning, zumba, pilates, hipopresiboak, Gimnasia 60+, HIIT eta funtzionala; bestetik, gimnasioan tablak eta zuzenketak egin; gero, igerilekuan helduei eta umeei klaseak eman eta amaitzeko, padeleko klaseak eman.

Oraintxe bertan oso gustora sentitzen naiz praktiketan zenbait ekintza desberdin egiten ditudalako, monitoreekin oso harreman ona dudalako eta baita bezeroekin ere. Gainera, monitoreek nigan konfiantza daukate zeren eta zenbait klase emateko aukera eskaini didate. 

Gehien gustoko ditudan ekintzak hauek dira: Funtzional, Igeriketa klaseak umeekin eta Padela. Izan ere, Padelean neuk ere monitore lana egiten dut eta seguru nago laster Funtzional eta umeen igeriketa klaseak neure kabuz eramango ditudala. 

Amaitzeko, esan nahiko nuke ni asko ikasten nabilela praktiketan. Egiten ditudan ekintzak desberdinak direnez, aukera ematen dit gauza berriak ikusteko eta ikasteko. Ikasi dudan gauza bat zera da: ausarta izatea. Klaseak emateko eskaintzen bazara, horrek esan nahi du gogotsu zabilela eta gai zarela klaseak emateko eta horrek izugarrizko garrantzia dauka zure etorkizunerako.