Select Page

Julen Sainz naiz, Harrobiako Kef 2(2019-21) zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Getxo Kirolak antolatzen eta eskaintzen dituen hainbat ekintzetan, Getxon.

Nire eginkizunen artean, 65 urtetik gorako gizon-emakumeekin aritzen naiz ariketa ezberdinetan (oinez egindako ibilbideetan, monitore bezala; indarra lantzeko klaseetan, monitorearen laguntzaile bezala; gimnasia klaseetan, ere monitorearen laguntzaile bezala, baita ere batzuetan klaseak gidatzen.). Beste aldetik, sorosle bezala egoten naiz Gobelako eta Fadurako polikiroldegietan, baita ere Fadurako fitness aretoan. Nire zereginekin bukatzeko, Fadurako igerileku handian (50m.) ezintasunak daukaten umeekin aritzen naiz, igeriketan eta jolasketan.

Egia ezanda, aurten izaten ari ditudan praktikak izugarri gustatzen zaizkit: alde batetik, oso enpatikoa naizenez, nagusiekin ederto ulertzen naiz; beste aldetik, fitness aretoan nagoenean, monitoreei esker anbitu honetako hainbat teknika berriak ikasten noa; eta amaitzeko, umeekin benetan disfrutatzen dut igeriketan aritzerakoan, eta esperientzia polita dela uste dut.