Select Page

Kaixo nire izena Ieltxu García da. KEF 2-ko kirol zikloko ikasle oso jatorra eta langilea naiz. Otsailaren 22-an, Sestaoko kiroldegietan praktikak egiten hasi nintzen Las Llanas eta La Benedicta izeneko lekuetan.

Dakigunez, kiroldegietan ekintza asko eskeintzen dira, beraz nik egiten ditudanak zeintzuk diren erakutsiko dizkizuet eta azalduko dizuet zer egiten dudan bakoitzean.

Momentu honetan 9 ekintzetan nago sartuta. Las Llanas (gym helduentzako, gym “recreatiba”, pilates, aerobic, fitness, hipopresiboak, spinning eta multigym helduentzako) eta La Benedictan (aquaerobic).

Gym helduentzako: ekintza oso motibagarria eta dibertigarria izaten da. Beti bezeroak oso pozik eta energia handiarekin etortzen dira, beraz ere zuk hori transmititu behar duzu. Nire eginkizuna klase honetan materiala garbitzea, ematea, batzea eta bezero moduan egotea izaten da. Momentu batzuetan monitorea laguntza behar badu ariketa bat emateko, laguntza ematen diot.

Gym “recreativa”: dantzatzeko momentua izaten da, zure momentua da monitoreak emandako pausuak ikusteko, ikasteko eta egiteko. Step erabiliz edo zure oinak eta gorputz osoa erabiliz. Klasea amaitzen denean, egun batzuetan, kore lantzeko ariketak egiten ditugu. Nire eginkizuna klase honetan materiala garbitzea, ematea, batzea, bezero moduan egotea da, horrela ikus dezakezu nola ematen duen monitorea klasea (adierazpen motak, zein momentuan ematen duen, nola heltzen den amaierako emaitzetara…). Klase honetan beti egon behar zara atentzio handiarekin pausuak ondo ikasteko eta motibazio maila altua izateko.

Pilates: zure gorputz osoa lantzeko ordua heldu da, material ezberdinarekin ariketa mota asko egingo dituzu. Beti kontuan izanda arnasketa eta ariketen koordinazioa izan behar duzula. Erabili ditugun materialak gomak, koltxonetak, pesak, mankuernak, fitboll izan dira. Monitoreak agintzen dituen pautak jarraitu behar dituzu momentu guztietan. Nire eginkizuna klase honetan materiala garbitzea, banatzea, batzea, bezero moduan egotea ariketak nola egiten diren ikasteko eta behatzeko izaten da.

Aerobic: koreografiak ikasteko eta egiteko prest egon behar zara, monitoreak daukan mugikortasuna eta koordinazioa lortzeko. Inoiz ez dut ikusi, halako koordinazioa eta erritmoa pertsona batengan. Beraz, haren mailara heltzeko oso zaila ikusten dut nire burua, baina saituko naiz lortzen. Nire eginkizuna klase honetan materiala garbitzea, banatzea, batzea, bezero moduan egotea pausuak eta erritmoa eramaten ikastea da. Era berean, adierazpenak oso garrantzitsuak direnez, bezero moduan noiz eta nola eman behar diren ikusten dut eta ikasten ditut.

Fitness: bezero ezberdinak eta gehien etortzen diren lekura izaten da, orduaren arabera gehaigo edo gutxiago etortzen dira. Mota desberdineko bezeroak ikusten dira, asko dakiena fitness munduari buruz eta gutxiago dakiena edo ia ezer. Beraz, beti egon behar zara begiratzen nola egiten dituzten ariketak. Horrela, laguntza eman ahal diezu edo agian zerbait egiten badute txarto, minik ez hartzeko, pautak eskeini. Beste aldetik, oso garrantzitsua da Covid-19-ko pautak betzen diren ala ez ikuskatzea, eta betetzen ez badira esatea bete behar dituztela. Egun batean hau gertatu zitzaidan, bezero batek maskarilla gabe korrika egiten hasi zen, eta nik esan nion egin behar zuela maskarillarekin. Kostatu zitzaidan kasua egitea baina azkenean bete zuen protokoloa.
Azaldu dudanarekin nire eginkizuna fitness aretoan protokoloari adi egotea eta bezeroei laguntzea izaten da.

Hipopresiboak: ordu erdi besterik ez da izaten ekintza hau, baina maskarillarekin klase oso zaila izaten da arnasketak eta hipopresiboak ondo egiteko. Monitorea mutil bat da eta oso ondo ematen ditu adierazpen guztiak, haren ahotsa entzuterakoan ariketak haren arnasketarekin ongi egitera eramaten zaitu. Oraindik, kostatzen zait asko apnea ongi bat egitea baina poliki-poliki denbora gehiago irauten dut hipopresiboarekin. Nire eginkizuna klase honetan materiala garbitzea, banatzea, batzea, bezero moduan egotea da, pausuak ikasteko eta ere arnasketaren pautak eta jarrerak ikasteko.
Soru pelbikoa batez ere lantzeko onuragarria izaten da.

Spinning: ekintza oso intentsoa eta aldi berean dibertigarria izaten da, monitoreek musika ezberdinekin eta igoerak, intentsitate oso altuekin jokatzen dutelako. Klase amaitu eta gero zure hankak hegan egiten dituztela nabaritzen duzu, izerditan blai amaitzen duzu, baina beti irribarre batekin eta pozik. Nire eginkizuna klase honetan bizikletak ondo dauden ikuskatzea, musika ondo entzuten bada eta era berean, bezeroak ondo kokatzen badituzte haien bizikletak konprobatzea da. Berri bat etortzen bada, bizikletan nola igo behar den pautak azaldu behar dizkiot. Ekintza hau izaten da niri gehiago gustatzen zaidana, musikaren erritmoa eramatea bizikleta baten gainean nirea delako.

Multigym helduentzako: ekintza honetan helduak musikarekin batera haien gorputza lantzeko oso egokia izaten da. Haientzako moldatutako pausuak egiten dira eta primeran egiten dituzte. Oso bezero jatorrak eta dantzariak izaten dira, helduak dira baina ni baino hobeto mugitzen dira musikaren erritmoa eramanez. Monitoreak haien motibazioa erakartzea eta haien gorputz osoa mugitzea lortzen du. Nire eginkizuna klase honetan materiala erabiltzen badugu garbitzea, banatzea, batzea, bezero moduan egotea da, ikasteko zer pausuak egiten diren bezero mota hauekin eta era berean, monitoreak zer adierazpen motak ematen dituen ikasteko.

Aquaerobic: klase hauetan helduek gym egiten dute uretan, haien gaitasunak behin jakinda hainbat ariketak egiten ditugu haiengan hobekuntzak sortzeko. Musika erabiltzen dugu haien motibazioa erakartzeko. Hainbat materiala erabiltzen dugu ariketak egiteko; txurroak, baloiak, aletak, taulak, pesak… Nire eginkizuna klase honetan materiala garbitzea, banatzea, batzea da. Bezero moduan uretan sartzen naiz bezeroekin ariketak egiteko. Uretan primeran pasatzen dugu elkarrekin bezeroek eta monitoreok.

Momentuz nik prestatutako 3 klase eman ditut, aquaerobic eta gym helduentzako. Oso ondo eta gustora egon naiz klaseak ematen, hasieran urduritasuna neukan baina gero urduritasun hori joan da. Etorkizunean, Aste Santua eta gero beste lau klase emango ditut Batxillergoko neska-mutilei. Oso motibatuta eta oso pozik nago!!

Primeran nago Sestaoko kiroldegietan eta monitoreak oso jatorrak eta motibatzaileak dira. Espero dut horrela jarraitzea eta amaitzea praktikak primeran.