Aupa!!
Ni Ander Larrazabal naiz, egokitzapen zikloko ikaslea eta aurten praktikak, derioko BC Fun Fitness gimnasioan egin ditut.
Egia esan hainbat eginkisun izan ditut. Lehenengo egunak makinak eta instalakuntzak ezagutzera bideratu genituen baita bezeroen aurrean aurkezten ere bai. Egunak pasa ahala bezeroekin konfiantza gehiago hartzen joan nintzen eta haien entrenamenduekin laguntzen. Azkenean bezero berri bat etortzean, berarekin jesarri honen helburuak eta kirolarekiko erlazioa jakiteko, eta bezeroa ados egon ezkero bere nahietara/beharretara egokitutako entrenamendu bat sortu. Garrantzitsuena bezeroren baten batek ariketa bat egiteko laguntza behar badu, laguntzeko prest nagoela argi utzi.
Osoki hartuta oso gustora egon naiz gimnasio honetan, herriko gimnasio bat denez asko zaindu egiten da bezeroekiko erlazioa. Ondorioz gimnasio hontan dagoen giroa ezin hobeagoa da. Hasieratik oso erraz integratu nintzen bertan, atetik sartu bezain laster ikusi dezakezulako bertan dagoen giroa.
Laburbilduz, gimnasiora hasteko zalantzak badituzu joan zaitez BC Fun Fitness gimnasiora, bertan jasoko duzun atentzio eta harreman estua ez duzu beste gimnasio batean aurkituko.
Eskerrikasko eta ondo izan!!!