Aupa!! Eva Plaza nahiz eta egokitzapen fisikoko goi mailako zikloa amaitzear nago.
Praktikak Nivel 3 an, Indautxun egiten ari nahiz (Bilbon).
Gimnasio honetan fitnes aretoan egon nahiz batez ere,iraganean entrenamendu pertsonalak egiteko bideratu nahi dudalako nire lana. Fitnes aretoan egin ditudan jarduerak hauek izan dira nagusiki: bezeroei ariketak zuzendu eta zalantzak argitu, entrenamenduak sortu eta entrenamendu metodologia batzuk praktikan jarri.
Baina zuzendutako jarduera batzuk ere eman ditut,adibidez n3 fit,streching,bizkarra osasuntsu,total body eta n3 pump.
N3 fit jardueran hainbat gaitasun fisiko lantzen dituen zuzendutako jarduera bat da, hala nola erresistentzia, indarra, mugikortasuna, abiadura, etab. Jarduera mota horri entrenamendu funtzionala deituko genioke, non hainbat metodo erabiltzen diren egokitzapen metaboliko eta fisiko batzuk sortzeko. Metodo horiek amrap metodoa, tabata eta abar dira, eta, bata edo bestea erabiliz, modu ezberdinean egiten duzu lan fisikoki.
Total body, N3 fit modukoa izango litzateke,baina ezberdintasun handiena koreografia batekin egiten dela da.
Bestaldetik streching eta bizkarra osasuntsu daukagu, nahiz eta bi jarduera ezberdin izan, normalean gimasio honetak elkarrekin ematen dira, saioa bi zatitan banatzen da eta lehenengo 20-30’ bizkarra osasuntsu ematen da eta azkenengo 15-20’ minututan streching. Zuzendutako jarduera hau, nire ustez, oinarrizkoa da edozein kirola egiterakoan, mugikortasuna,egonkortasuna eta gorputz jarrera desegokiak lantzen direlako eta ezinbestekoa da gorputz osasuntsu bat edukitzea beste jarduerak minik edo arazorik gabe egiteko.
Azkenengoz, N3 pump eman dut nire lehen aldiz, body pumpen antzekoa da, eta body pump zertan datza? ba aerobikaren erritmoak eta gihar-lana sustatzen dituen entrenamendu fisikoko programa bat da, indarra lantzeko ariketak eginez.
Nire koordinazioa ez da oso ona eta lehen aldietan pixka bat zaila iruditu egin zait erritmoak ondo eramatea azalpenak ematen nituen bitartean eta bezero batzuei zuzenketak egitea, baina azkenean gustoko izan dut jarduera mota hau.
Amaitzeko eta laburpen moduan,Nivel 3 an, ia hiru urtez nire lantokia izan denez, praktiketan izan dudan esperientzia oso positiboa izan da, bezeroak, laneko langileak eta instalazioa oro har ezagutzen ditudalako.
Ia praktika guztiek, n3 pump jarduera izan ezik, nik enpresa honetan lan egiten nuenean egiten nuenaren antz handia izan dute, eta oso eroso sentitu naiz jarduerak emateko orduan, baita fitnes aretoan egoterakoan ere.
Ekipamenduari dagokionez, gimnasioa oso osota dago, eta abenduan sartu zituzten makina berriak ditu, bai fitnes aretoan, bai kardio-eremuan, honek bideratzen du gimnasioen artean hoberenetarikoa izatea,indarra lantzeko ekipamenduari dagokionez.
Orokorrean esperientzia polita eta aberasgarria izan da.