Select Page

Aupa!!

Ni Lorena Lopez naiz, egokitzapen zikloko ikaslea eta praktikak, BC Fun Fitness gimnasioan egin ditut, Zamudion.

Hainbat eginkizun izan ditut. Lehenengo egunak, makinak eta instalakuntzak ezagutzera bideratu genituen; baita, bezeroen aurrean aurkezten ere bai. Egunak pasa ahala, bezeroekin konfiantza gehiago hartzen joan nintzen eta haien entrenamenduekin eta ariketen teknikekin laguntzen egon naiz. Bezeroa bati bere nahietara/beharretara egokitutako entrenamendu bat sortu diot, astean 4 egunetakoa eta beste bati, aldakaren mobilitaterako bideo batzuk grabatu ditut eta bidali dizkiot.

Oso gustora egon naiz gimnasio honetan, herriko gimnasio bat denez asko zaindu egiten da bezeroekiko erlazioa. Ondorioz, gimnasio hontan dagoen giroa ezin hobeagoa da.