Select Page

Aritz Valgañon Lopez naiz, `Egokitzapen Fisikoa´ zikloko ikaslea eta praktikak Ukabilkan gimnasioan egiten ari naiz (Galdakaon)

Praktiketan nire eginkizunak hauek dira: body-pump eta pilates-eko saio gidatuak monitore bezala gidatzeaz arduratzen naiz. Baita ere spinning, body balance eta body combat-eko saio gidatuetan bezero moduan sartzen naiz, ideiak hartzeko eta saio mota ezberdinen kontzeptuak hartzen.Fitnes aretoaz bebai arduratzen naiz, bertako bezero berriei errutinak ipiniz / azalduz (makinen funtzionamendua, zuzenketak…) eta fitnes aretoan ikusle bezala egonez, material zainketa, material kudeaketa, makinen erabilera… kontrolatzen.

Guztira hartuta Ukabilka gimnasioan oso gustora nabil, herriko gimnasio bat denez asko zaindu egiten da bezeroekiko erlazioa, eta horren ondorioz gimnasioan dagoen giroa ezin hobeagoa da. Hasieratik oso eroso egon naiz, hala ere erdi mailatik praktiketan egon nintzen gimnasio berdinean, orduan aurretiko esperientzia hori lagungarri izan da. Hau guztia esanda, esan ditzaket oso eroso nagoela Ukabilka gimnasioan bere giroagaitik eta tratugaitik