Eneko Moreno naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Getxo Kirolak-en (Fadura polikiroldegian) enpresan (Getxon).
Nire eginkizunak hauek dira: Alde batetik hainbat klasetan, adibidez padel edota tenisean, monitore gisa jokatzen dut eta bolak bota, zuzenketak eta noizbehinka partiduak jokatzen ditut. Beste alde batetik, igerilekuari dagokionez, aquagym klaseak aparte, gela egonkorra ere badago, hau da, desgaitasunak dituzten umeekin egotea eta uretan aktibitatea egitea da. Horrez gain fitness aretoan ere nabil nire entrenamenduak egiten eta beste bezeroei laguntzen, eta amaitzeko SOS lanak ere egiten ditut.
Nire aburuz praktika hauek oso aberatzak izan dira niretzat, hainbat arlo ikutu ditudalako, eta arlo bakoitzetik zerbait ikasi dudalako, hori dela eta nire gustokoa zer den ikusi dut etorkizunean horretan zentratzeko. Gainera lankideen tratua oso ona izan da denbora guztian nire alboan egonez laguntza eskeiniz, eta amaitzeko eta nahiko inportantea dena, lan egiteko aukerak eman dizkidate, gutxinaka gutxinaka lan merkatuan sartzeko aukera ona baita.