Select Page

Gaizka Chacarte González de Langarica naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Kirol Nagusia enpresan, Basaurin.

Nire eginkizun nagusia klase ezberdinetara sartzea eta praktikatzea da, ez bakarrik bezero moduan, baizik eta monitore bezala, ahalik eta jakinduria gehien hartzeko.

G.A.P., Total Body, Spinning, pilates, zumba eta beste batzuen arteko ekintza gidatuak egiten ditut, baina fitness aretoan egoten naiz denbora gehien: materiala gordetzen eta ordenatzen, bertako bezero edo bazkideen zalantzak argitzen, ariketak azaltzen, tablak egiten eta monitoreen lan egiteko modua begiratzen eta aztertzen.

Bertako monitoreek beti niri laguntzeko eta irakasteko prest egon dira eta babestuta/besarkatuta sentitu naz egon naizen egun guztietan, beraz, beti oso eroso sentitu naz eta praktikak dibertigarriak izan dira niretzat. Arrazoi hauengatik, bigarren kurtsoan berriro Kirol Nagusia enpresan praktikak egitea eskatu nuen eta posiblea izan da berriro bueltan egotea. Oso esker oneko nago.