Zenaide Vivanco naiz, Egokitzapen fisikoko zikloko ikaslea naiz eta praktikak egiten ari naiz Laudio Wellness Gym- ean.
Nire eginkizunak hauek dira: Lehorgailutik eskuoihalak atera eta tolestu, gimnasioan sartzen den jendeari eskaini ahal izateko, harreran nago bezeroen txartelak pasatzen sartzen direnean, ziklo, Gap eta bodypump gisa bideratutako klaseetan sartzen naiz bezero moduan parte hartzera. Makinak, pisua eta kardioa neure kasa entrenatzen ditut proba batzuetarako prestatzeko. Tonyfitness klaseak ematen hasi naiz eta bodypump klasea baita
Arratsaldeetako monitorearen laguntzaz hasiberrientzako entrenamendua prestatzen hasi naiz, eta makina-gelan nagoenean behar dutenei nire laguntza eskaintzen diet.
Egia esan, oso ondo egon da esperientzia, asko ikasten ari naiz, eta begiraleek eta bezeroek primeran tratatu naute. Beraz, oso pozik nago praktika horiekin.