Nire izena Haritz Azurmendi da, Kirolaren Egokitzapen Fisikoko ikaslea naiz eta praktikak GaituzSport fundazioarekin ari naiz egiten. Gaituz Sport-en helburua gizarte inklusiboa eraikitzea da, pertsona gaitu eta ezgaituen arteko berdintasunean ariketa fisikoa eta kirola sustatuz, limiterik gabe, osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Helburu horiek lortzeko, lan praktikoez aparte, bulegoetan lan handia egiten dute. Bulegoak Harrobia ikastolan daude kokatuta, eta orain arte hor biltzen ziren goizero, fundazioaren garapenean jarraitzeko, baina Covid-a dela eta gela berean jende asko elkartzea sahiesteko, bulegoko lan asko etxetik egiten dituzte.
Nire praktiken hasiera Harrobiako bulegoetan izan zen, fundazioa eta metodologia ezagutu, eta egin behar nituen lanak (teoriko praktikoak) ikusten hasi nintzen,hurrengo egunetan nire betebeharrak etxetik egiteko. Arratsaldez “praktika praktikoak” hasi nituen, San Ignazioko kiroldegiko igeritokiko saioetan egin behar nituen praktikak, baina lehen egunean, ordezkapen bat egin behar izan nuen, eta Txurdinagako kiroldegian hasi nintzen Psikomotrizitateko bi saiorekin. Psikomotrizitateko saioak pasaden urtetik ezagutzen nituen, eta bezero batzuk ere ezagunak ziren niretzat, metodologia ezagutzen nuen eta lasai hasi nintzen. Ordu bateko bi saio izan ziren, bi talde desberdinekin, 2 monitorerekin eta ni laguntzaile. Saio horietan psikomotrizitatea lantzen dugu talde txikiekin, beroketak, oreka zirkuituak, jolasak baloiekin… bezeroen arabera ariketa desberdinak lantzen ditugu.
Hurrengo egun praktikoak behar nuen tokian egin nituen, San Ignazioko kiroldegiko igeritokian, Kirol Egokitua Uretan deitzen diote, bi saio desberdin, bi talde desberdinekin. Lehen taldean bi bezero daude, eta bigarrenean 7. Lehen taldean bezero batek menpekotasuna dauka, orduan hiru monitoretako bat uretan egon behar da laguntzen. Lehen egunetan ez nintzen sartu, baina bigarren astetik aurrera nahikotan sartu naiz, monitoreak txandakatzen goaz uretan sartzeko. Hasieran bezeroek konfidantza askorik ez zeukatenez nirekin, ez zidaten kasu askorik egiten, baina orain oso jatorrak dira nirekin eta denbora guztian daude gainean. Kasu handia egin behar zaie, ondo sentitzeko eta kasu egiteko.
Bulegoko lanak nahiko kostatu zitzaizkidan hasieran, zaila zen beharrezko orduak ordenagailuaren aurrean pasatzea, horregatik noizean behin Harrobian gelditzen ginen lanak nola zihoazen ikusteko, baina klase praktikoetan oso ondo moldatu naiz hasieratik.
Aste Santuan San Ignazioko kiroldegiko kanpusean pasatuko ditut praktiketako egun guztiak. Seguru nago oso aberasgarria izango dela eta hainbeste ordu praktikorekin esperientzia handia hartuko dudala.