Select Page

PRAKTIKAK METROPOLITAN GIMNASIOAN

Duela hilebete, gaur egun noraino heldu naizen erakutsiko bazenidan, ez nuen sekula sinetsiko. Beharbada, lehen begiratuan, ez duzu aldaketarik nabarituko eta hori egia biribila da; izan ere, bilakaera nire baitan gertatu da, nire buruan, nire jarreran, nire ezagutzan, nire borondatean.

Nire izena Sare Arrieta da eta bost aste daramatzat Metropolitan gimnasioan praktiketan. Hilabete baino gehiago igaron den arren, leku honetara iritsi berri naizela iruditzen zait oraindik eta, aldi berean, denbora asko daramadala sentitzen dut, dagoeneko leku horren parte izango banintz bezala. Gaur egun, etxean bezala sentitzen naizela esan dezaket eta, arrazoi horregatik, gimnasioan nire alderdirik onena erakusten ari naiz. Nik beti esan dut niri erosotasuna emanez gero, ni den-dena emateko kapaz nintzela.

Egia esan, mila gauza daude kontatzeko, baina hori da guztietan garrantzitsuena: ni pozik nagoela. Gainera, esperientzia berri hau beste bi pertsonekin partekatzeko aukera izan dut (Mikeldiko bi ikaslerekin). Gu hiruron ostean, praktiketako beste bi ikasle sartu ziren eta orain bost gara. Bost pertsona esperientiza gutxirekin. Bost pertsona elkarren artean oso ezberdinak direnak. Baina bost pertsona bide berdinari ekin diotenak.

Batek daki etorkizun batean non bukatuko duen bakoitzak. Baliteke baten batek gure Metropolitan maitean jarraitzea. Agian besteak hemendik oso urrun aurkitzen dira. Hala ere, denok aprobetxatuko dugu esperientzia hau ahal dugun guztia ikasteko. Prest gaude eta gogo handia dugu.

 

CLUB METROPOLITAN ISOZAKI - Bilbao | CityPlan

Praktikak Altafit Deustu

Kaixo Leire Soto naiz zikloko ikaslea, eta gaur egun Altafit Deustu praktikak egiten ditut, beraz nire esperientzia nola den azalduko dut.

Hasieran hasi nintzen pixka bat lotzarekin; egia da pasaden urtean Altafit Abandon egin nituela praktikak (horain lan egiten dudan lekuan) bertan oso ondo pasatu nuen, eta garrantzitzuena, asko ikasi nuen. Sorte on izan nuen Harrobiako bigarren mailako zikloko ikasle batekin arreman ona neukala, eta azkarregi sartu zidan Altafiteko bezeroen eta monitoreen munduan, eta hori asko lagundu zidan.

Horain nire burua bakarrik ikusi dut Altafit Deustun eta esfortzu gehiego egin behar dut bezeroekin arremanak egiteko, baita monitoreekin hitz egiteko. Guztiok bere hartean ezagutzen dira, Altafit empresak bilatzen duelako arreman estua izatea monitoreen eta bezeroen hartean, eta ni berria ailegatu naiz Altafit Deustu sortu duen “familiara”.

Altafit empresa asko guztatzen zait. Niri guztatzen zaidan gehiena gimnasio baten barruan klase gidatuak dira, eta nire ametsa zen klase gidatuetako monitorea izatea.

Altafit Deustu lehen BaiGym empresa zen, eta Altafit erosi eta gero, BaiGym zuen klase gidatuak mantendu zuten eta gainera geitu dute Altafit marka sortu dutenak, beraz klase gidatuen barietatea oso handia da, horregatik ainbat guztatzen zait Altafit Deusto gimnasioa, eta horregatik praktikak an eskatu nituen.

BaiGym impartitzen zituen klaseak mantentzea puntu positiboa da niretzat. Adibidez nik nire lanean klase guztiak ematen ditut, GMind izan ezik, hau da, Altafit marka eskaintzen dituen klaseak kontrolatzen ditut gutxi gora behera, baina beste gimnasioko klaseak ikustea nola diren, nola eman behar diren, zer egin behar den, eta zelako bezero motak joaten diren, asko laguntzen dit.

Adibidez, Altafit Abandon ez dugu Step ematen, baina Altafit Deustun bai, beraz astelehenetan eta asteazkenetan aprobebatzen dut Step klasera joateko eta teknika eta teoria hartzeko, Harrobian egin genuenean ez zitzaidalako ondo ateratzen.

Monitoreak oso onak dira, nabaritzen da Altafit empresa eskaintzen dituen klaseak kontrolatzen dituztela, oso profesionalak dira, eta polibalenteak.

Nire uztez, asko ikasi ahal da haietaz, batez ere Carlos monitoretik.

Lehenengo asteetan bezte bezero bat bezala tratatzen zidaten, klase gidatuetara joaten nintzen eta leku soberan geratzen bazen (Covid-19 dela eta klase gidatuetako lekuak %50 murriztu dira, 20 pertsona bakarrik sartzen dira).

Asteak pasa eta ondoren, hasi nintzen monitoreekin igotzen tarimara, lehen bakarrik egun bat astean, eta gero pixkanaka pixkanaka gehiago igotzen nintzen.

Nahiz eta gaur egun Altafit abandon monitorea izatea, eta klase gidatuak ematea, oso dezberina da esagutzen dituzun 20 pertsonen aurrean jartzea, edo esagutzen ez dituzun 20 pertsonen aurrean jartzea.

Altafit Deustun konturatu nahiz berdin dela beste gimnasioko monitorea izatea, gimnasio berri batera joaten zarenean, lehenengo aldiz tarimara igotzen zarenean, urduritazun handia zentitzen duzula.

Berriz, oso posik nago Altafit Deustun, ikusten da bezeroak oso fidalizatuta daudela eta gainera, nahiz eta duela ilabete gutxi Altafit BaiGym erosi zuenean, bezero gehiago eta berriak sortu zuen, baina oso azkar haien hartean sortu dute arremanak, monitore berriei esagutzen dituzte, eta Altafit empresa bilatzen duen ingurumena lortu duela.

Egunero zerbait gehiago ikasten dut, eta hori eskertzeko da, bai Altafit Deusturi bai Harrobiako Zikloko irakasleei aukera hau emateagatiik.

#altafitdeustu #kirola #kef # klase kolektiboak

 

 

Arrigorriagako gimnasioa (lanean)

Eneko Muñiz naiz, bigarren mailako egokitzapen fisikoko ikaslea naiz. Xaker empresan egiten dut lan. Pasaden urtean leku berberan egin nituen praktikak baina udan kontratatu zidaten. Oraindik nago lanean eta nire ustez denboraldi gehiagorako egongo naiz. Nire lanpostua gimnasioko monitorea izatea da, oso ondo nago postu horretan ordutegi finko bat dudalako, niretzat gimnasioa eta kirola gauzarik gogokoenak direlako. Xaker empresa oso ondo portatu da nirekin, gainera nire herrian egiten dut lan, horregaitik jende guztia ezagutzen dut eta konfidantza dute nirekin.
Oso pozik nago Arrigorriagan lan egiten.

GIMNASIO NAGUSIA

GIMNASIO NAGUSIA

Clara naiz, egokitzapen fisikoko ikaslea, eta bigarren mailan egonda, pasaden urteko enpresan nago praktikak egiten. Basaurin kokatuta dagoen gimnasio batean nago, Nagusia gimnasio izena dekona. Pasaden urtean oso atseginak izan ziren nirekin eta bueltan nago, gehiago ikasteko asmoz. Edozein aldaketa izan beharrekotan, arazorik moldatu egin dira nire ordutegira eta beharretara. Gimnasio ekintza desberdinak dituzte, klase bideratuak (TRX,pilates,spinning, gap…) baita ere, fitness aretoa aurki dezakegu. Aurten, fitness aretoan sartzen ditut ordu gehiago baina GAP, zumba, totalbody, spinning eta spinning ere praktikatzen ditut.

PRAKTIKAK URTZI

Kevin Sanz naiz, egokitzapen fisikoko zikloaren ikaslea eta Urtzi (Bilbao) gimnasioan praktikak egiten ari naiz. Nire eginkizuna hurrengoa izan da: fitnes aretoko monitorea, bezeroak bideratu eta zuzenketak egin, besteak beste.

Nahiko desberdintasun nabari dut pasa den urtearekin alderatuz, bigarren urtea da eta askoz esperientzia gehiago daukat bezeroekin aritzeko. Urtzi oso profesionala iruditzen ari zait, lehenengo egunean azaldu zidatelako kontaktua bezeroekin garrantzitsuena dela eta egunero bakoitzekin hitz egin behar genuela, beste gimnasio batzuetan hauxe ez da horrela. 

Tratua nirekin zoriontzekoa izan da momentu guztietan, aukera eman didate hor egiten den zirkuitoa egiteko, gehiago integratzeko eta hori eskertzekoa da. Baita ere nirekin pertsonalki oso erlazio ona izan dute guztiek, oso hurbilak eta jatorrak eta nigaz arduratzen. Esateko dudan bakarra da agian praktikako kamiseta emango baligute, hobeto izango litzatekeela, bezeroek hobeto identifikatzeko praktiketan gaudela, baina azken batean ni aurkezten dut nire buruz, orduan pixkanaka dakite praktiketan nagoela.

Resultado de imagen de urtzi gym

Privacy Overview
Kirola

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.