Praktiketan oso gustura egon naiz. Igerilekuan klaseak ematearekin batera ulertu dut zer egoera dakarren umeekin egoteak. Gimnasioan ere oso gustura egon naiz. Jende berria ezagutu eta lagunak egin ditut, baina garrantzitsuena asko ikasi dudala izan da, batez ere nola hobetu nire jarrera jendearekin.
Diego Paulo dut izena eta Bidarteko Bai!Gym-en, Deuston, eman ditut aurten praktikak. LH duala egiteko aukera eskaintzen zuten, ondorioz, enpresa honetan eman nituen lehengo pausoak laneko inguruko profesionalean.
Uste dut zorte handia izan dudala tokatu zaidan gimnasioarekin. Mota guztietako istorioak irakurri ditut nire klasekideengan eta asko pozten naiz gimnasio honetan sartzeaz, oso gustura egon naiz eta.
Naiz eta gimnasio batean egon ahal diren arlo guztiak ikasi eta praktikatu, fitness aretoko monitore baten papera hartu dut Bai!Gym-en. Niretzat ez da problema izan; azkenean, horrek zen nahiago nuena.
Sei hilabete hauetan asko ikasi dut, ez bakarrik nitaz, enpresa baten funtzionamendua baita. Oso ondo antolatuta dute guztia eta aldi gutxitan ikusi ditut beste lankideek agobiatuta edo larrituta. Nire aretoa hobetzeko gauza gutxi ditut esateko. Alde batetik, fregona bat izatea izerdia garbitzeko eta bestetik, agian tanita berri bat erostea.
Beste alde batetik, eta lehen esan dudanez, asko ikasi dut. Hasieran, beldurra nion jendea zuzentzeari eta oso urduri jartzen nintzen, baina beste monitoreen laguntzarekin oztopo hori zeharkatu dut eta konfiantza osoz zuzentzen eta gomendatzen diot jendeari. Oraindik asko geratzen zait ikasteko eta LH dualarekin aukera hobezina izango dut.
Ibaizabal ikastolan egindako praktika aldiarekin oso gustura egon naiz. Nahiz eta ikastola bat izan, bertan gimnasioa dago eta txikia den arren oso giro jatorra dago. Bertako monitoreak asko irakatsi dit eta asko ikasi dut bai berarekin eta bertako jendearekin. Bertan ikasten dena baita, etorkizuneko lan munduko errealitatea.
Maider naiz eta Egokitzapen Fisikoko gradua egiten ari naiz. Altafit-en praktikak egiten ari naiz eta oso gustura nago, asko gustatzen zaizkidan ekintzak egiten baititut egunero. Gimnasio horretan hainbat ekintza egiten ditut, horien artean: Bodypump, zumba, gap, bodycombat, spinning, entrenamendu funtzionalak eta abar. Praktiketan nire errendimendua hobetzeko, uste dut ideia ona izango zela klaseko tarimara gehiago igotzea, gehiago ikasteko eta jendearen aurrean hobeto komunikatzen ikasteko. Hala ere, tarimara dagoeneko igo naiz batzuetan eta oso sentsazio onak ditut, gero eta gusturago egoten bainaiz klaseak ematen. Klase batzuetan beste batzuetan baino gusturago nago, zeren eta gehiago gustatzen zaizkidalako; adibidez, bodycombat-eko klaseetan gusturago nago, zumban, aldiz, baita ere baina gutxuiago.
Orokorrean, praktiketan asko ikasi dut eta esperientzia berriak eta ezaguera berriak ere barneratu ditut.
Aitor Guisasola Garay dut izena, Harrobi ikastolako ikaslea naiz eta Egokitzapen Fisikoko goi mailako zikloa ikasten ari naiz. Nivel 3 Gimnasioan egin ditut nire praktikak. Azarotik maiatzera bitartean egon gara praktikak egiten.
Nivel 3 gimnasioa txikia eta oso familiarra da. Urtean zehar ordu berdinetan joan naizenez jende berdina ikusi egin dut. Ezin dut esan gustora ez naizenik egon baina pentsatzen nuena baina gutxiago ikasi egin dut. Azkenean, bezero baten moduan tratatu didate eta ez langile baten moduan.
Ikasitako lanak hauek izan dira; modalitate desberdinetarako klase gidatuak (zumba, spinning, body jump, pilates…), fitness aretoa eta kardio aretoa.
Gauza asko hobetzeko beti daude, niretzako garrantzitsuena, praktika batzuetan egin behar duzun lana nola egin behar den irakatsi behar dizute, eta hori ez da gertatu.
Nire burua, hasieran motibatuagoa negoen gimnasiora joaterakoan baina kurtsoa pasatu ahala motibazioa jeisten joan da. Nire sentsazioa da ez didatela gehiegirik erakutsi. Baita ere, autokritika eginez, egoerataz aprobetxatu egin naiz eta lasaiago bizi izan dut.