Dina Marrouti naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa` zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Crossfit-Urquijo enpresan (Bilbao). Nire eginkizuneei begira askotan rutina berbera jarraitzen dugu, moldatzen garelako haiek dauzkaten eginkizuneei. Nire ordutegia jarraituz goizez sartzen naiz beraz hasieran lehengo bi klase ikusten ditut jakiteko zer egin behar den klasean zehar eta tarte horretan apunteak hartzen ditut teknika hobeto nabarmentzeko. Klaseak ikusi ondoren, klase bat hartzen dut, entrenatzeko klaseak ematerakoan ni hobeto egiteko eta gorputzaren pertzepzio hori izateko. Ikasteko erarik onena da. Beti nago gustora eta egunero konfiantza gehiago eta jakintasuna lortzen hari naiz. Giro ona izatea giltz nagusiena izan da motibazioa eta gogoak jarraitzeko izaten. Azkenean asko ikasi dut eta ari naiz ikasten. Ikasi dut zer da gogor entrenatzea, nork bere buruari desafio egitea, ariketa jakin batzuk egiterakoan beldurrak kentzea, bezeroekin elkarrizketa teknikoa izatea, bezeroen aurrean lotsa kentzea, nola gidatu hobeago entrenamenduak ,etb. Crossfit berria da niretzako baina aurkikuntza onenetakoa izan da, beraz pozik nago erabaki hau hartzeagatik.
Beñat Bilbao naiz. “Egokitzapen Fisikoa” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Last Fight gimnasioan enpresan (Mungian). Nire eginkizunak hauek dira: Bezeroei laguntzea entrenatzen, hasi berriei orientatu nola entrenatzen den, sarreran egon kuotak azaltzen eta hauek kobratzen, gimnasioko materiala txukun utzi eta “spotter” bezala egin. Praktika hauetan ikasi izan ahal dut nola jokatu bezero berriekin eta zein ariketak jarri bezero bakoitzari beraien helburuetara heltzeko. Gainera, oso gustora egon naiz praktiketan, giro familiarra dagoelako bezeroen eta entrenadoreen artean.
Emilio Villalvilla naiz, Egokitzapen Fisikoa zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Crossfit Basauri enpresan, Basaurin.
Nire eginkizunak hauek dira: Egiten dut 2 klase egunero bezero moduan Crossfit-a eta klaseak lehenengo pertsonan bizitzeko, eta gertazen diren orduak egoten nahiz entrenatzailearekin laguntzen klasea ematen, zuzenketak egiten, materiala ateratzen, feedback-ak ematen…
Nire esperientzia Crossfit Basaurin oso ona izan da, ezinhobea. Giroa jendearekin oso oso ona izan da, pertsona guztiak oso hurbilak dira eta uzten dute zuzenketak egitea eta ariketak nola egin irakastea, momentu gehienetan hitz-egiten daude zurekin modu on batean eta haien esfortzua ondo egoteko klaseak aurrera eramateko oso ona da. Beste aldetik, giroa entrenatzaileekin oso ona da, oso pertsona zabalak dira irakasteko arloan eta beti zalantzak argitzeko prest daude. Funtsean, praktika oso onak izan dira asko ikasi dudalako, adibidez, klase bat nola eraman hiru ataleetan banatzen(Beroketa, Atal Nagusia eta Lasaitze zatia), Crossfit-eko ariketa gehienak nola egin, nola irakatsi, eta progresioak eta moldaerak nola egin, bezeroekin nola tratatu momentu bakoitzeetan… Laburbilduz, praktika oso onak izan direla uste dut asko ikasi dudalako eta nire etorkizunerako asko balio izaqngo zait.
Aritz naiz, egokitzaile fisiko 2. mailakoa eta nire praktikak egin ditut La fabrika del ejercicio. Gehien gustatu zaidana entrenamendu pertsonalak egitea beste aldetik, gendearekin egotea eta ikastea nola landu beraiekin. Ikasi dut nola organizatu nire agenda eta empresak nola antolatzen duten aien ordutegia, gainera beste metodo berria entrenamenduak egiteko ikasi dut. Praktikakoa lekua egokia izan da, ikasitakoa martzan ipintzeko eta garraitzeko ikasten.
Marcos Serena naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Maray enpresan, Bilbon. Nire eginkizunak hauek dira: bezeroen fisikoaren berrikuspenak egitea, nutrizio-planen iradokizunak programatzea eta entrenamenduak programatzea, bideoen gidoiak idaztea eta bideoetan agertzea, sare sozialetan egunero edukia sortzea, Marayren garapena bultzatuko duten proiektuei laguntzea eta sortzea.
Nire proiektua da, nire etorkizuna da, gustatu zait, bai horixe. Marayn inplikatutakoen arteko harremana bikaina izan da. Bideo-gidoiak hobeto egituratzen ikasi dut, enpresa-talde bat edo talde bat hobeto gidatzen eta antolatzen, ideia berriak planteatzen eta ideia horiek gauzatzen lan egiten, sektoreko jendearekin lankidetzan aritzen, askoz kalitate handiagoko berrikuspenak eta programazioak egiten eta prozesuak automatizatzen, dena azkarragoa izan dadin.